Zure hiri-ingurunearen naturak ongizaterik ematen dizu?

Kontaiguzu nola sentiarazten zaituen

Hiri-inguruneko elementu naturalek sortzen dizkizuten onura psikosozialak ebaluatu.

Parte hartu

Zer da NbS-CoBaS

Hiri-naturaren baterako onura psikosozialen ebaluazioa

Azken urteotan, naturan oinarritutako konpobideak (NOK edo NbS, ingelesezko siglak) sarritan erabili dira hiria berroneratzeko esku-hartzeetan, gure hiri-inguruneen erresilientzia eta erosotasuna hobetzeko, eta, hala, ingurumen-kalitatea eta ekosistemen funtzio kulturalak hobetzen lagundu da, pertsonen osasuna eta ongizate fisiologikoa, soziala eta mentala barne. Baterako onura horiek ebaluatzeko, haien gainean ez baitago literatura askorik, NbS-CoBAs erreminta garatu da. Besteak beste, honako onura hauek aurreikusten dira: lehengoratze psikologikoa, gizarte-kohesioa, kide izatearen zentzua, segurtasunaren pertzepzioa edo ingurumen-justizia. Hala ere, tresna hori ez da ezer erabiltzen ez bada; izan ere, hiri-naturalizazioaren onura psikosozial horiek zein diren jakiteko, beharrezkoa da toki horietako erabiltzaileek beren pertzepzioa partekatu ahal izatea. Hori dela eta, azterketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta gurekin partekatzera Euskadin hautatu diren hiri-eremu publikoetako batzuei buruz dituzun iritziak.

NOKen baterako onuren azterketa bereziki lotuta dago NBEren Garapen Jasangarriko Helburu (GJH) hauekin: osasunari eta ongizateari buruzko 3. GJH, desberdintasunak murrizketari buruzko 10. GJH, hiri eta komunitate jasangarriei buruzko 11. GJH eta klimaren aldeko ekintzari buruzko 13. GJH.

Parte hartu